More servicesWindows Live
HomeHotmailSpacesOneCare
 
MSN
Sign in
 
 
Spaces home  Inork ez du inori eguzki...PhotosProfileFriendsMore Tools Explore the Spaces community
View space
Mikel
View space
SteFaNy ,,ρяιиc℮ѕα αиoя℮xιcα_♥
View space
Turson82
View space
Estudio8Valencia
View space
esti

Inork ez du inori eguzkia kentzeko eskubiderik

"Idaztea maite dudalako, zuentzat bihotzez"
January 01

bloga

        bueno ba...besterik barik...hamen idazteko ohitxurie galduotela ta ba bueno, aparte blog bat sortu dotela. Uste dot nire biziko beste etapa batera heldu nazela...eta hau espasixoa zaharkitxute geratu jate...

Blogera sartu gure dabenak hemen klik eitxie baño ezteko:

http://www.blogak.com/aupi

 

September 20

tik...tak...

Tik...
Tak...
Tik...
Tak...
Tik...
Tak...
Tik...
Tak...

....
......
........
...........

munduko erloju guztiei pila kendu arren,
ez dugu lortuko
denbora gelditzerik... 
July 05

BeRaNDueGi Jaio NiNTZeN

Bilborantz autobusez
gidariak 70.hamarkadako musika
ipini du
giroa alaitzeko.
 
Nino Bravoren
ahots xamurrarekin
bidaiariek
oroitzapenetan egin dute igeri
eta hasieran lotsa pixka batekin
baina gero ozenago
abesten hasi dira
 
eta nik
leihotik begira segitu dut
musika horretaz gozatzeko
beranduegi jaio nintzelako
June 27

PiNTZaK MaRGoTZeN

Errotulagailua hartu eta
arropa esekitzeko pintzak
margotzen nituen
txikitan
 
Pertsonen irudiak
egiten nituen
egurrezko pintzetan
bizia eman guran-edo
 
Eta amaitzean
atzamarrak zikin-zikin
geratzen zitzaizkidan
baina merezi zuen
egur zatitxo haiei
pertsonalitatea ematea
 
Labadoratik arropa atera
eta neuk ematen nizkion
arropak eskura
Amari
eta sakon arnasten nuen
Suabizantearen usain atsegina
barruraino eraman guran
 
Bazirudien
logika eta orden bat jarraituz
esekitzen zituela Amak arropak
eta bai,
gezurra badirudi ere,
han ikusten nituen
nik sortutako pertsonaia haiek
dantzan kakoan.
 
 
Handik hamar urtera sarritan eseki behar izaten nituen neuk arropak eta behin Amak azaldu zidanaren arabera, bi era omen daude arropak esekitzeko: Bata txinoena eta, bestea geurea.
 
"Eta zein da ba, txinoana?" - galdetu nion-
"Ba, txinuek -erantzun zidan- labadoratik urteten diren moduen eskeitzen dabez erropak, bardin jake barruen atasketa geratu bada arkondarien mangie be."
 
"Eta zein da ba, geure erie?"
"Guk, astinalditxu bat emoten dotsagu erropieri eskei eurretik eta mangak, atara biher badire, kanpora ataraten dotseguz arkondarieri."
 
Eta Amak esandako guztia zertara zetorren pentsatzen egon nintzen luzaroan, baina gero azkenean gehitu zuen esaldiak eman zidan konponbidea:  "halan da be, hoba da sikeran txinoan moduen eskeitxie erropak, ez eskeitxie baño!"
June 19

euRia eGiN eZ aRReN

Anpuluak erortzen zaizkit
begietatik
hunkitzen nauen
abestia entzuten dudanean
 
Anpuluak erortzen zaizkit
begietatik
gustuko dudan
telesaila ikustean
 
Anpuluak
masailetan behera
Kirmen Uribe
irakurtzen dudanean
 
Eta, beharbada,
triste nagoela,
zoriontsua ez naizela
pentsatuko duzue maiz
baina
gertatzen zaidana
justu kontrakoa da
 
Zoriontsua naizelako
erortzen zaizkit
anpuluak begietatik,
aspaldian
negar egin ez dudalako
eta gorderik nituen malkoek
masailetan behera
joan nahi dutelako
errekak mendietatik
doazen bezala
euria egin ez arren
May 26

oHea MiNTZo

Eguzkia ezkutatu da
mendebaldetik
ilargiari tokia utziz,
eguna joan den bezala
gaua ekarriz.
 
Hemen zaitut
nire gainean etzanda,
zure gorputzaren
 berotasuna da
nigan sentitzen dudana,
zure azala,
zure arnasa,
zu-zeu.
 
Begiak itxita
zure ametsak
eskaintzen dizkidazu,
gau osoan zehar
laguntasuna emanez.
 
Baina bazoaz,
bazoaz,
bakardadean uzten
nauzu,
bakardadean.
 
Zure beroa badoa
badoa
gutxinaka-gutxinaka
baina mandireei
zure lurrina darie
oraindik.
 
Zure zain dihardut
egun osoz itxaroten
gaua noiz iritsiko
berriro elkar gaitezen.
 
Blai eginda zatoz,
bazatoz.
Ez al duzu gaurkoan
euritakorik hartu?
 
Leihotik begiratzean
ikusi zaitut
bai,
hartu duzu.
 
Hodei ilunek
zerua mehatxatzen dutela
ikusi duzu
zerura begiratzean.
 
Bai,
hartu duzu,
paseoan atera duzu
besotik dilindan
edota makila bailitzan
 
Hodeiak negarrez
hasi dira.
Bai,
hartu duzu
eta besoak zabaldu
dizkiozu;
gorantz begira
jarri duzu.
 
Euri ttanttak
sentitu ditu
banan-banan
ttak
ttak
ttak
 
Eraikin batera sartu
eta txoko batean
utzi duzu,
besteekin batera,
xortaka.
 
eta irten zara handik
bertan utzita,
ahaztuta.
 
Blai eginda
heldu zara etxera,
arnasestuka.
------
Nabari dut
zure presentzia
nire ondoan.
 
Eseri zara
gainean,
blai eginda
eta busti egin nauzu.
 
Ni ere
bustita nago orain,
baina berdin zait,
hemen zaudelako
berriz ere
nire magalean.
 
Bueno, igerten da oin dala askokoa dala...baia eztotzatez gure retokiek ein, holanik idatzi neban ta holanik geratuko da...
May 04

ZaBaLiK

eta leihoa
zabalik uzten dut
euria egiten
duen bakoitzean
 
hegal bustidun
txori bat
nire gelara
sartuko delakoan
                       
                                      (babes bila)
 
leihoa
zabalik uzten dut
euria egiten
duen guztietan...
 
 
 
eta kanpoan euria egiten jarraitzen du
baina gure bihotzetan aterri da
April 14

eZ NaiZ

Ez naiz
haizearen kontra
hegaldatzen dabilen txoria;
hegoak astinduz
metro bat aurrera
bi atzera
egiten duena,
helmugara hurbildu beharrean
gero eta urrunago doana
ezagutzen ez duen
toki ezezagunera.
 
Aurrera noa,
pauso bat aurrera
baita hurrengoa ere;
ezagutzen ditudan
mugak gaindituz
nahi dudan lurraldean
paseatzen naiz,
nahi dudan helmugara
iritsi arte.
March 25

eiN GuReBaZu, eiXu!

Ein gurebazu,
eixu!
Ein al dozun
preguntetanbazun
ezezkoa jaso al dozuleko
ta ein gure zendune
ein barik geratuko da
betiko.
 
 
 
 >  ein guredabena eitxeko billurre dekon horreri: ein gurebazu, eixu!
 > Bizkaitxarrez idazteko esastienari: Ezindot dana holanik idatzi, askok eztabelako aitxuko...eta hori ejate komeni! Dana dala, eskerrikasko zuon animoakaitxik eta bueno, aldala intentekot holantxik idazten. Mosu handi bat zuori.
(Uri, soluxioneta!Ta eskerrikasko!mua)
March 09

HaiZea iZaN aRReN

Euriarekin batera
haizea izan arren,
ez digu beldurrik ematen
aterkiarekin kalera irtetzeak.
Ez gara jabetzen
udaran hain eztia den haizealdiak
bortitzago ere astindu dezakeela
euritakoaren besoak txikitu arte
eta honen etorkizuna,
gaur ikusi dudanaren arabera,
ugazabak kalean aurkituko duen
lehen zakarrontzia izango dela.
View more entries